Data :

KOGNIZIO ETA JOKABIDE TERAPIA EZAGUTZEN

Ikuspegi terapeutiko hau, bigarren belaunaldiko terapien barnean kokatzen da, nahiz eta jatorria lehenengo belaunaldiko terapietan aurkitu (jokabide terapia edo konduktismoa)

Lehenengo belaunaldi honetan, Pavlov (erreflexologia eta baldintzapena), Throndike (efektuaren eta praktikaren legea), Watson (Albert txikiaren esperimentua) eta Skinner (baldintzapen operantea) autoreek, Jokabide eta Kognizio terapiaren zati bati hasiera eman zioten.

Jokabide eta Kognizio terapia, enpirikoki balioztatutako prozedura klinikoen aplikazioan datza. Terapia honek, bizitzan zehar ikasten joan diren erantzun fisiko, kognitibo, jokabidezko eta emozionaletan eragiten du. Terapia mota honetatik, ikaskuntza prozesu, sinismen, pertzepzioetan esku-hartzen da, modu aktibo batean jokabide eta sinismenen aldaketa edo eskuratzeak lortuz.
Aldi berean, Jokabide eta Kognizio terapiak, belaunaldi berrien sorreran eragin du, hirugarren belaunaldiko terapiak. Adibidez, Onarpen eta Konpromiso Terapia, Mindfulnessa, DBT...

Erabiltzen den terapia edo ikuspuntua dena dela, gogoan eduki behar dugu aurreko guztiaren lotura JOKABIDEA dela.

Psikologia, jokabide edo portaera aztergai duen zientzia da. Beraz, baliotasun eta ebidentzia zientifiko nahikoa duten terapia, teknika eta tresnen erabilera ezinbestekoa da.

Etiketa:

PSIKOLOGIA

Partekatu posta:

Utzi zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude