Ongizate psikologikorako bideak sortzen

Osasun psikologian espezializatutako zerbitzuak, heldu, nerabe eta haurrentzat. Presentzialki eta online.

Zerbitzua eta metodologia

Osasun psikologia

Haur, nerabe eta helduentzako terapien bitartez, egunerokotasunean eragiten diguten arazoak landu ditzakegu, esaterako: antsietatea, depresioa, estresa, familia arazoak, beldurrak, autoestimu baxua, gizarte trebetasunak...

01.

Harremanetan jarri

Webgunetik, telefonoz edo posta elektroniko bidez

02.

Balorazioa

Dohako lehenengo kontaktua
lagundu zaitzakedan
ondorioztatzeko

03.

Ebaluazioa

Lehen saioetan arazoaren ebaluazio orokor nahiz zehatzak egingo dira

04.

Esku-hartzea

Elkarrekin helburuak zehaztu eta hauek martxan jartzen hasiko gara

Zerbitzua eta metodologia

Psikologia juridikoa

Zerbitzu honen bitartez, lege-prozesuetan dauden pertsonen ebaluaketak egin ditzakegu, hala nola, guraso egokitasunak, istripuen ondorio psikologikoak, indarkerien aztarna-psikologikoak, laneko jazarpenak...

01.

Harremanetan jarri

Webgunetik, telefonoz edo posta elektroniko bidez

02.

Balorazioa

Dohako lehenengo kontaktua
lagundu zaitzakedan
ondorioztatzeko

03.

Ebaluazioa

Lehen saioetan arazoaren ebaluazio orokor nahiz zehatzak egingo dira

04.

Txostenaren idazketa

Ebaluaketaren emaitzen eta ondorioen txostena idatziko da, epaitegian berretsi eta parte-hartzeko aukerarekin

Filosofia

"Zerbitzu hauen bitartez, norbanakoaren jokabide, sinismen eta emozioak landuko dira, norberaren ongizate psikologiko eta fisikoak sustatzeko. Hau guztia, zientzia ebidentziaren ikuspegitik bideratzen da, zintzotasuna eta gardentasuna lan egiteko moduaren oinarriak izanik Kognizio eta Jokabide terapiatik, norbanakoaren arlo guztietan oinarritutako arreta pertsonalizatua eskainiko da, aldaketara edo egokitzera bideratutako lanketa proaktiboaren bitartez."

Goizane Baylin

Ongizate psikologikorako bideak sortzen

Bloga

Psikologiaz hitz egiten...

Kontaktua

Aldaketa eta ikaskuntza prozesu honetan, zure bidelagun izango naiz

Kontaktatu

Nirekin harremanetan jarri nahiko bazenu:

Kokapena

Aita Lertxundi 20, 2º Lokala baxua,
Orio, Gipuzkoa

Telefonoa

(+34) 607092643

Posta elektronikoa

info@goizanebaylin.com

Sare sozialak