Data :

EZ DAKIT NOLA KONTROLATU SENTITZEN DUDANA: Emozioak nola kudeatu

Emozioen inguruko mito hedatuena, emozioak positibo edo negatiboak izatea da. Emozio guztiak beharrezkoak dira norbanakoaren garapen egokirako, baina garrantzitsua da hauek kudeatzen jakitea. Bai, kudeatzea, eta ez kontrolatzea.

Emozioen kudeaketaren lehenengo pausoa, sentitzen duguna identifikatzea izango da. Askotan, sentitzen ditugun emozioak izendatzeko zailtasunak izaten ditugu. Honetarako, emozioen gurpila baliabide aproposa da.

Emozioaren atzean, beti egongo da arrazoiren bat. Behin emozioa identifikatu dugunean, garrantzitsua izango da zerk sortu duen ulertzea; egoera eta honen inguruko pentsamendua. Egoeraren interpretazio edo ebaluazioa izango da sentitzen dugun emozioaren eragilea.

Gainera, garrantzisua izango da emozioa nola sentitzen dugun aztertzea, gorputzeko zein ataletan  nabaritzen dugun, zein aldaketa sortu dizkigun…

Egoera askotan, arazoa ez da sentitzen duguna, sentitzen dugunarekin egiten duguna baizik. Ohartu zer den egin duzuna emozioa sentitu ostean, eta pentsatu zer gustatuko litzaizukeen egitea.

Beraz, zer egin dezakegu emozioa aldatzeko?

Normalean, errazagoa izango da emozioa zuzenean aldatu beharrean, hau sortu duen egoera aldatzea, edo egoerarekiko egin den interpretazioa aldatzea.

Egoera aldatzeko zerbait egin badezakegu, aldatzen saiatuko gara. Aldiz, egoera ezin bada aldatu, honen inguruko interpretazioa aldatzen saiatuko gara. Zein modutan pentsatu dezaket? Zein pentsamendu alternatibo dago?

Ezer ezin badugu aldatu, emozioa onartzen saiatuko gara, eta emozio atseginen pilaketari ekingo diogu. Emozioa behatu eta onartzea, emozioa sentitu ahal izateko espazioa ematea da.

Sentitzen duzun emozioak ez du zure jokabidea mugatzen, ezta pertsona bezala definitzen ere.  

Etiketa:

PSIKOLOGIA

Partekatu posta:

Utzi zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude