Gaur egun, mundu mailan gutxienez 100 gatazka armatu aktibo ezagutzen dira, horien artean, azken asteetan Israelgo Estatuaren eta Iranen arteko guda nabarmenki areagotu da. Honelako egoera arrotzen aurrean, komunikatzeko moduak guztiz aldatu dezake informazio gogor hauen integrazioa.
Irudi bitartez helarazten den gehiegizko informazioak, indarkeriakiko desentsibilizazioa edo ohikuntza sor dezaka, alegia, egoera horiek normaltzat hartuko dira. Nahiz eta honek pentsaraztera eman pertsona “babestuko“ duela (egoera horien aurrean ezer sentitzen ez duelako), jakina da estimulu hauen esposizio jarraiak erreakzio emozionala gutxitzeaz gain, biktimekiko enpatia sentitzeko gaitasuna gutxitzen duela.
Bestalde, egoera batekiko informazio ezak, ziurgabetasun eta ondoeza handia sor dezake, arazoaren larritasuna ez delako ezagutzen eta norberak benetazkoak ez diren susmoak sor ditzakeelako.
Puntu honetan, ohiko kezka izaten da nola eta zenbateko sakontasunean komunikatu txikienei mundu mailan sortzen ari diren gatazken inguruan. Aipatu bezala, gehiegizko informazioak ondoeza sortu dezake, baina aldi berean, ezjakintasunak eta honek eragin dezakeen ziurgabetasunak beldur eta kezka handiak eragiten ditu. Orduan, zein da modu egokiena? Haur edo nerabe bakoitzaren baitan komunikazio modua desberdina izan behar da eta helarazteko modua egokitu beharko da, adin-tarte, bakoitzaren aurregite estrategia, emozioak erregulatzeko gaitasunak eta abar kontuan hartuz.
Komunikatzeko lehenengo pausua, helarazi nahi dugunaren helburua garbi edukitzea izango da. Haur edo edo nerabeak beldurtu edo alerta egoeran jartzea eta herrialde edo erlijio zehatz baten aurkako jarrerak saihestu behar dira, helburua mundu mailako egoerez kontzientzia, errespetua eta gizarte ardura garatzea izanda. Helburuekin bat, informazio aukeraketa egin beharko da morboan ez erortzeko, adibidez, biktimen bizi egoerak aipatuz, baina ez hilketa mota edota hauen irudiak.
Hau argi dagoen momentuan, komunikatzeko denbora eta espazioa aukeratu beharko genuke. Inguruak lasaia izan behar du, haurraren arreta komunikazioan egon dadin, eta gauean egitea saihestea gomendatzen da, ohera kezka horrekin joan ez daitezen. Hau honela, haurrak jadanik egoeraz zer dakien galdetzea aproposa izan daiteke, horrela informazio nahikoa duen edo gaiaren inguruko nahasteren bat duen honen baloratu dezakegu. Aldi berean, elkarrizketa bitartean beharrezkoa izango haurrak zer sentitzen duen eta informazioa integratzeko modua jakitea. Ohikoa izango da, txikienengan gai hauek beldurra eragitea, beraz fokua laguntza ematen duten pertsonetan ere jarri dezakegu. Informazioa komunikatzeko haurraren adin eta ulermen mailara egokitu beharko da komunikazioa, beti ere konpasiora eta beste herrialdeko pertsonengan errespetua sustatuz, diskriminazioan ez erortzeko heburuarekin.
Hortaz gain, komunikazioa hitzezkoa izatea gomendantzen da, irudiek inpaktu handiagoa eragin dezaketelako. Gainera, telebista edo sare sozialetan behin eta berriz egon ohi dira gai hauen inguruko informazioa ematen, beraz, gehiegizko berrien murrizketa gomendatzen da, gehiegizko esposizioa ekiditeko asmoz.
