Data :

TXANPON-MAKINAK: ALDIZKAKO INDARTZEA

Joko patologiko edo ludopatia, diru-kopuru geroz eta handiagoak jokatzeko beharra, galerak berreskuratzeko saiakerak, jokoa uzteko saiakeretan urduritasun eta sumindura sentimenduak… bezalako irizpide eta gutxienez 12 hilabeteko iraupenari deritzo.

Joko patologiko hau, txanpon-makinak, ausazko jokoak, kirol-apostuak… erabili ostean garatu daiteke. Nahiz eta joko mota hauek onarpen sozial zein kulturala jasan eta norbanakoaren helburua  entretenimendua izan, joko patologikoa gizarte arazoa kontsideratzen da, norbanakoetan eta hauen familia zein inguru sozialean sortzen duen eraginaren ondorioz.

Txanpon-makina hauen inguruko analisi psikologikoa egiterakoan, aldizkako indartzearekin aurkitzen gara. Baldintzapen operantearen barnean (gure jokabideen ondorioen araberako ikaskuntza), indartzea aurkitzen dugu, positiboa (ondorioa estimulu desiragarriaren agerpena bada) eta negatiboa (ondorioa estimulu higuingarriaren desagertzea bada) izan daitekeena. Bestalde, zigorra ere positiboa (ondorioa estimulu higuingarriaren agerpena bada) eta negatiboa (ondorioa estimulu desiragarriaren desagerpena bada) izan daiteke. Indartzeak duen efektua, desiragarria den jokabidearen agerpenaren probabilitatearen hazkuntza da. Aldiz zigorrarena, desiragarria ez den jokabidearen agerpenaren probabilitatearen murrizpena da.

Txanpon-makinen kasuan, indartzearen maiztasuna aldizkakoa da; izan ere,  jokabidea gauzatzen den bakoitzero (txanpona sartzea), ez da ondorioa jasotzen (saria irabaztea), beraz, aldizkako indartze-programa baten aurrean aurkitzen gara. Hurrengo saria noiz irabaziko den ez jakiteak, eta sari kopuruak bere baitan, jokabidea errepikatzeko erakarpena handitzen du.

Joko mota hauetan parte-hartzen duten pertsona askok psikopatologiarik garatzen ez duten arren, joko patologikoaren garapenak funtzionamendu psikosozialean, familia harremanetan (gezurren ondorioz) eta drogen polikontsumoan eragina dute.

Horretarako, jokoa goiztiarra izatea, hau da haurtzaro eta nerabezaroan, arrisku-faktoretzat hartu izan da.

Pérez Fernández, V., Gutiérrez Domínguez, M.T., García García, A. eta Gómez Bujedo, J. (2010). Procesos Psicológicos Básicos: Un análisis funcional. Universidad Nacional de Educación a Distancia.

Etiketa:

PSIKOLOGIA

Partekatu posta:

Utzi zure iruzkina

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude